«Osoko zuzenketa aurkeztu diogu 2019ko aurrekontu proposamenari»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 01:00

2019 urterako Udal Aurrekontu proposamena aztertu ondoren, «osoko zuzenketa» aurkeztu duela adierazi du Hernaniko EAJ-PNVk, eta «proposamenaren kontra» bozkatuko duela.
«Aurten, osoko zuzenketa hau edo zuzenketa partzialak aurkeztuko ote genituen erabaki aurretik, alkatearekin eta hondakinen gaiaren ordezkariarekin hitz egin dugu, planteatzeko posible ote zen lan egi­­tea, gehien aldentzen gaituzten bi gaien inguruan: atez atekoa batetik; eta bestetik, egotea le­henengo mailako zinegotziak, EH Bildukoak, eta bigarren mai­lakoak, oposiziokoak, dagoe­ne­ko epaitegietara eraman du­gun gaia. Baina esan ziguten, bi gai horietan ez dela posible negoziaketa. Urtero bezala, ikusi dugu EH Bilduk politika egiteko mo­du­ak, ez digula aukerarik ematen akordioak lortzen saiatzeko», azaldu du Andoni Amona­rraizek, EAJren bozeramaileak.
Hori horrela, osoko zuzenketa aurkeztu du alderdiak, eta bi horiez gain, beste hainbat gairen inguruan ere azaldu desadostasuna.
EAJk kritikatu du, batetik, au­keraketa libreko langileen­tzat beste 103.061,54 euroko par­­tida jasotzea; zuzeneko eros­ke­ten sistema berdin mantendu eta Hernaniko enpresen arteko errotazioa ez ezarri izana, EAJk proposatu bezala; Tiloseta eta Plaza berritzeko partidarik ez jaso izana; eta kooperaziorako diruaren %25a ez bideratzea, zuzenean, Angel Olarani eta munduan zehar proiektuak gidatzen dituzten hernaniarrei. «Gainera, aurten dirudienez ez da Udal Gobernuko inor joango Wukrora, 2018an alkateak, bi zinegotzik eta bi teknikarik egin bezala, 8.056,65 euroko kostuarekin, dirulagun­tza hori murriztu egin dute, 12.000 eurotik 3.000 eurora», gaitzetsi du Amonarraizek.

Inbertsioen partida, beste zeregin batzuetarako
Komertzio berriak susta­tzeko partidarik ez egotea ere kritikatu du, eta adierazi du, bera­iek beste modu batera bi­deratuko luketela inbertsio­e­­ta­rako partida: «1.198.530 euro bideratuko dira Galarreta ingu­runeko azpi­egituretara, eta 1.577.699 euro, Volvo eta Bere­ziartuako zonaldeak garatzera. Uste dugu, diru hori bideratu beharko li­tza­te­keela Parke Teknologi­koa­rekin akordioa lor­tzera, Oronako ingurunea bultzatzeko eraikinak egiteko; eta Sprilurrekin beste akordio bat lortzera, Estubegiko zonaldea garatzeko», azaldu du Amonarraizek.
Zarataren inguruan, Udal­tzaingoarentzat protokolo bat ere eskatu du, eta kritikatu du berriro haunditzea dirulagun­tza Udalbiltzari (45.000 eurotik 50.000 eurora).
Azaldu du, baita ere, 43.000 euro haunditu dela herritarren partehartzerako partida: «baina aurrena, ez litzateke azterketa bat egingo partehartzerako daukagun sistemaren inguru­an? Harrobiaren prozesuan, 10 herritarrena izan zen batazbesteko partehartzea».
Hondakinen bilketarako, «errekor guztiak» hautsiko di­rela salatu du, 2.944.000 eurorekin; «2018an baino 156.000 eu­ro gehiago. Bosgarren eduki­ontziarekin eta 2.000.000 euro inguruko kostuaz, antzeko emaitzak lortuko genituzke».
Eta azkenik, gaitzetsi du EH Bilduk «bigarren mailako langiletzat» dituela oposizioko kideak, batzorde eta plenoetako lana ordaindu gabe, eta Orain Hernani eta PSE-EEri liberaziorik eskaini gabe. EAJk dauka zinegotzi liberatu bat, baina legeak EH Bildu derrigortzen du­e­lako bakarrik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!