Adinekoek dituzten zerbitzu eta laguntzak aurkezteko, sei bilera

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 01:00

Bilera informatibo sorta bat egingo dute datozen asteotan, auzoz auzo, adinekoek eskura dauzkaten udal zerbitzuak eta dirulaguntzak azaltzeko. Hala adostu dute Hernaniko Adine­koen Kontseiluak eta Udaleko Zerbitzu Sozialek.
Sei bilera izango dira guztira, eta aurrenekoa, gaur bertan egingo dute, Portuko auzo elkartearen lokalean. Arra­tsal­deko 18:30etan hasita, ordubeteko saioa izango da. Ostegu­ne­an, berriz, erdiguneko bizilagunekin egingo dute, Goiz Eguz­kin, ordu berean. Eta hu­rrengo asteotan, Zikuña­gan, Ereñotzun eta Etxeberrin jarri dituzte zitak. Antziolan ere egin nahi dute bilera bat, baina au­rrerago jakinaraziko dute noiz.
Bilera horietan, azalduko dizkiete udalerrian dauden zer­bitzuak eta adinekoek dauzkaten eskubideak: zahartzaro aktiborako aukerak edota jaso ditzaketen dirulaguntzak, ego­era ekonomiko zailean daudenek bereziki.

BILERAK AUZO AUZO
Gaur,  Portuko auzo elkartearen lokalean, 18:30etatik 19:30etara.
Etzi,  Erdigunekoekin Goiz Eguzkin, 18:30etatik 19:30etara.
Abenduak 4,  Zikuñagako auzo elkartean, 18:30etatik 19:30etara.
Abenduak 11,  Ereñotzuko Auzo Etxean, 18:30etatik 19:30etara.
Abenduak 18,  Etxeberriko auzo elkartean, 18:30etatik 19:30etara.
*Zehaztu gabe,  Antziolan. Aurre­rago jakinaraziko dute data.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!