Repeska gaur, Mus Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 01:00

Martxan da Elur Txori elkarteko Mus Txapelketa, eta gaurkoan, repeskako partidak jokatuko di­tuzte, 22:00etan aldera hasita. Bestalde, elkarteko bazkide egi­teko epea zabaldu dute, sarrera kuota jaitsita; eta abendu buka­erara arte dago aukera (eta ez urtarrila bukaerara arte, aurrez esan zuten bezala). Bazkide egiteko edo informazio gehiagorako: elurtxori@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!