Azaroko ohiko plenoa, gaur iluntzean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 01:00

Gaur bilduko da Hernaniko Udaleko plenoa, azaroko ohiko deialdian; iluntzeko 19:00etan hasita, udaletxeko pleno are­toan. Hamar puntu dauzkate lantzeko, guztira.
Aurreko hiru plenoetako aktak onartu ondoren, berri emateen txanda iritsiko da. Au­rrena, azaroan zehar eman­dako kredituen berri emango dute. Ondoren, kontuhartzai­le­en txostenak emango dituz­te aditzera: 2018ko aurre­kon­tuaren exekuzioari buruzkoa, finantza eta ikuskapen txoste­na, eta ingera oharrak.
Gero, Udaleko Zerbitzu So­zia­len 2018ko aurrekontuari aldaketa bat egitea bozkatuko dute, kreditu gehigarri bat txertatzea proposatuz.
Eta segidan, Hernani Era­ba­­ki prozesuaren berri eman­go dute, behin zehaztuta zein proposamenetara bideratuko den aurtengo parti­da.
Baina gaurkoan, mozioak izango dira protagonista; lau landuko dituz­te: The Other Je­ru­salem izene­koa; Galarreta eremua gara­tze­ko erakundeen arteko elkar­lanerako deia; mu­gimendu feministak azaroa­ren 25aren ha­rira aurkeztutakoa; eta Orain Hernanire­na, adi­ne­ko ema­kumeak indar­keria ma­txis­ta­ren modu guztietatik babes­tea­ri eta horri lotutako prebentzioari buruzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!