Ave Mariako sormen gunea, abiapuntua

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 26a, 01:00

Maiatzean bukatu zen Uda­lak, Elhuyar enpresaren bidez bideratu zuen haus­narketa prozesua, he­rri­ko kultur jardueraren in­gu­rukoa, eta on­dorioztatu zen, besteak beste, udala eta he­rritar zein kultur era­gi­le­en arteko harremana bul­tza­tze­ko eztabaida-gune edo kul­tur mahaia sortzeko be­harra zegoela. Ostegunean egin zen kultur mahaiaren aurreneko bilera, eta urtean bitan bilduko da.

Azaroan eta maiatzean
Kultur teknikariak eta zinego­tziak proposatuta, kultur mahaia urtean bitan biltzea adostu zen; azaroan eta maia­tzean. Bilerak irekiak dira, eta edozein herritar edo eragilek hartu dezake parte.

Bilera hauetan urteko pla­na deifnitu eta adostuko da, eta landuko diren gaiak zein izango diren aukeratuko da.

Gaikako taldeak, sormena eta koordinazioa garatzeko
Hain zuzen, hausnarketa prozesuan ondorioztatutakoaren arabera, gai asko dago kultura arloan lantzeko, eta pixkanaka lantzea erabaki zen osteguneko bileran.

Aurtengorako bi proposatu dira: Ave Marian kokatuko den sormen gunearen inguruko hausnarketa, eta kultur jarduera eta eragileen arteko koordinazioa lantzea. 

Udala hasi da gai horiek lantzen, baina herritarren arteko lan taldeak sortzea ere proposatu da, jendea inplikatzeko. Talderen batean parte hartu nahi duena, udal teknikariarekin harremanetan jar daiteke, Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!