Alboka taldearen urteurren bira, Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 26a, 01:00

Abenduaren 13an Hernanin joko du Alan Griffin eta Joxan Goikoetxeak zuzentzen duten Alboka folk taldeak, eta ema­naldi horrek emango dio ha­siera, 25garren urteurrena os­patzeko birari.

Emanaldia 20:00etan izan­go da, Biterin, eta bertan daude sarrerak salgai.

Oraingoan ere ez dira ba­karrik ariko bi hernaniarrak, eta lagunen artean hernaniar gehiago ere izango dira; Lurra, Ur, Haize azken diskoa aur­kez­tuko dute, Juanjo Otxan­dorena, Xabi San Sebastian, Iosune Marin, Arkaitz Miner, Iraide Ansorena eta Julio Andradek lagunduta. 

Dantza eta erromantzeak
Aztarna argitaletxeak iazko Durangoko Azokan aurkeztu zuen Alboka taldearen azken diskoa: Lurra, Ur, Haize. Alan Griffin irlandar hernania­rra­ren eta Joxan Goikoetxea her­naniarraren gidaritzapean, 25 urte egin ditu Alboka folk taldeak, eta disko horretako 17 kantuetan nabari da es­pe­rientzia hori.

Taldearen bosgarren lan ho­netan, dantza eta erro­man­tze zaharrak bildu dituzte.

Akordeoiak eta abesbatzak
Abenduan sartu baino lehen, ordea, musika gehiago ere izango da Hernanin.

Ostiral honetan, adibidez, ‘Hernani’ Musika Eskolako akordeoi ikasleek entzunaldia emango dute Milagrosan, 17:30etan, eta Kantuz eta As­ti­ga­rragako Aiztondo abes­ba­tzek San Joan Bataiatzailea eli­zan kantatuko dute 20:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!