Indarkeria sexistari aurre egiteko egungo justizia «patriarkala» dela salatu zuten atzo Hernanin dozenaka emakumek*, Koordinadora Feministak deitutako manifestazioan. Plaza Berritik abiatuta, hainbat lelo oihukatu zituzten, indarkeria sexistaren aurka autodefentsa feminista indartzea beharrezkoa dela aldarrikatzeko; Erasoen aurrean autodefentsa feminsta! edo Gure gorputza gure erabakia! adibidez.
Hedabideak aztergai, bihar
Atzoko egunaren bueltan antolatutako ekitaldiak borobiltzeko, solasaldia izango da bihar, 18:00etan Biterin. Muga-rik Gabe erakundearen ikerketaren berri emango da, eta ondoren, hedabideek indarkeria matxistaren aurrean daukaten papera aztertuko da.