Pasa den asteburuan lan bikaina egin zuten berriro hernaniarrek, eta gainera, emaitza onak lortu. Jon Ander Estebanek brontzea lortu zuen Euskadiko Absolutuetako txapelketan, pista estalian, 60 metro hesien proban. Uliako Gimnastikaren krossean, berriz, Izaro Salaverria eta Arixen Unanue kadeteak bigarren eta hirugarren izan ziren.