Bazkaria eta Kaldereroak, datozen zitak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urtarrilaren 27a

Urteurren bazkaria egingo du Elur Txori elkarteak otsailaren 10ean, eta izena emateko zerrenda elkartean egongo da, otsailaren 3ra arte. Bestalde, otsailaren 2an Kaldereroen konpartsa aterako da, eta egun horretan 19:30etan egingo den afarirako, izena eman daiteke dagoeneko, 8 euroan. Entsaio egunak ere jarri dituzte: urtarrilaren 29, 30 eta 31n, iluntzeko 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!