Egin du zozketa Berriak elkarteak, bere bezeroen artean, eta Ana Costak irabazi du 600 euroko bonoa. Ostegunean gastatu beharko du dena. Bestalde, etzi jarriko dira salgai Biterin, Berriakeko 70 dendetan erabili ahal izango diren bonoak; 40 euroren truke 50 gastatu ahal izango dira.