Ate irekiak datozen egunetan, eskolek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 27a, 01:00

Bihar hasi eta otsailaren 8ra arte izango da aurrematrikula egiteko epea, bailarako eskoletan. Eta datozen egunetan, ate irekien jardunaldiak eta bilera informatiboak antolatu dituzte. Ereñotzuko Txirrita eskolan, bihar izango dira ate irekiak, 09:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:00etara. Elizatxok, bilera informatiboa deitu du bihar, 17:00etan aniztasun gelan. Urumea ikastolak, berriz, etzi egingo ditu ate irekiak, 17:00etan hasita. Eta Hernani Institutuak, azkenik, zita bikoitza jarri du: gurasoentzat ate irekiak bihar eta etzi, 17:00etan Santa Barbara eraikinean; eta ikasleen bisitak bihartik ostiralera, Institutuko ikasleek gidatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!