«Legendarioak garela esan izan digute, eta barre egiten dugu gure artean»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 13a, 01:00

«Une berezia» da Alboka talde hernaniarrak bizi duena: «ba­te­tik, oraintxe betetzen direlako 25 urte, taldea sortu genuela; eta bestetik, bosgarren diskoa kaleratu genuela iaz, 2004tik aurrenekoa; eta aurkezteko bira hasiko dugula. Beraz, badau­ka­gu motiborik, zarata pixka bat ateratzeko!», kontatu diote Kro­nikari, Joxan Goikoetxeak eta Alan Griffinek, gaur eskainiko duten kontzertuaren atarian: Biterin joko dute, 20:00etan. 

Zein sentsazio ematen du 25 urte betetzeak?
Aurrenekoa, zahartu egin ga­re­la (barrez). Gazterik hasi ginen, eta bat-batean, bi egunetan be­te­ranoak gara. Ezagutzen ditu­gu gazteak, talde gazteetan dau­denak, esaten digutenak zuek legendarioak zarete. Eta barre egi­ten dugu gure artean. Entsa­iatzen ari garenean, zerbait jo eta elkarri esaten dio­gu hori geratu zaizu oso legendarioa.

Zergatik Alboka izena? 
Pentsatu daiteke, gaur egun izen arrunta dela, Hernanin asko bizi dugu musika herri­ko­­ia, alboka, txalaparta, txis­tua, dultzainak… Baina testuin­gu­ru­an jarri behar dugu, eta due­la 25 urte, izena polita izateaz aparte, bazeukan dibulgazio helburu bat ere. Garai hartan, ez zeuden gaur bezainbeste albokari, askoz ere gutxiago zi­ren. Gure jardunak, sorkuntza lanaz aparte, beti eduki du bes­te asmo bat: lan dibulgatiboa egin eta herri musikari bul­tza­datxo bat ematea. Eta izena ere horretara dator, alboka zer den pentsaraztera, esaterako.

Nolakoa izan zen taldearen hasiera?
Garai hartan, Alanen etxean egi­ten genituen, ostegun goi­ze­tan, halako gosari musikatu ba­tzuk. Garai hartan proiektu ezberdinetan genbiltzan biak musikari bezala, Txomin Artola eta Amaia Zubiria abesla­rie­kin, esaterako. Baina sortu zitzai­gun nahi bat, proiektu paralelo bat abiatzekoa: egitea herri musi­ka, folk musika, baina instru­men­tala. Bazegoen folk musika asko, baina beti kantagintzari lotu­ta­koa: Ez Dok Hamahiru, Osko­rri, Haizea… Talde horiek, noi­ze­an behin zerbait instru­men­ta­la egiten zuten, eta hori iza­ten zen nobedadea, jo dute ins­trumental bat. Beraz, bazegoen gabezia bat, eta horri eran­tzu­tea zen gure asmoa. Txomin Arto­larekin eta Joxean Martin Zarko hernaniarrarekin hasi gi­nen. Hasiera batean dena izan ziren doinu herrikoiak. Guk ez genuen ezer sortu, bai­zik eta hartu genituen kantutegietatik eta dantza errepertorioetatik, moldaketa propioa eginez. Eta 1994an diskoa kaleratu genu­en. Zerbait oso originala eta be­rri­tzai­lea bezala hartu zen.

Aurreneko diskotik aurrera, aldaketak izan dira…
Bai, gauzak birplanteatu geni­tu­en. Kantutegietan bazeuden abestiak, oso politak eta publi­koarentzat ezeza­gu­nak zire­nak. Eta horrek inspiratu gintuen sor­tzen hastera. Plan­teatu ge­nuen, posible zela kan­ta berri­ak sortzea, baina estilo tradi­zio­na­lean. Gure ibilbi­dean, erre­per­to­rioaren bi heren izan dira kan­tu­tegietatik jasotakoak, eta beste herena, sorkuntza pro­pioa eta berria, baina oso ins­piratua euskal musika tra­dizionalean.

Eta taldekideen artean ere izan ziren aldaketak, bigarren diskorako. Kantatu­ta­ko musi­ka sartzen hasi ginen, eta par­tai­de berriak sartu zi­ren, gaur egun taldean daudenak: Xabi San Sebastian, ordutik tal­dearen aho­tsa dena; eta Juanjo Otxan­do­rena hernaniarra, tal­de­an interesa zuela eta, bou­zou­kia jotzen ikasi zuena, bereziki taldean jotzeko. Bouzoukia gaur egun oso barneratua dago folk mu­si­kan, baina orduan, Eus­kal Herrian apenas erabiltzen zen, eta beharbada, Juanjo izango zen aurrenekoa.

Kontzertuan, musikari gehiago ere izango dira.
Azkeneko disko honetarako, zerbait berezia nahi genuen: 20 gonbidatu baino gehiago, Lan­darbaso abesbatza… Eta eza­gu­tzen gai­tu­en jendeak, diskoko aberas­ta­sun hori entzun nahi­ko du kontzertuan ere, eta ho­rre­­ta­ra­ko, zortzi musikari ariko gara zuzenean: oinarrizko lau­ak, Arkaitz Miner biolin jolea, Julio Andrade kontrabaju jolea, Iraide Ansorena perkusioan, eta Iosune Marin hernaniarra, mandolina eta ahotsarekin. Agian beste sorpresatxoren bat ere izango da… David Escu­de­ro, flamenko gitarra jolea, eta orain Sonakayn ari dena. Guk duela 20 urte ekarri genuen Alboka taldearekin, mutiko bat zela. Etxeberriatarrak, euskal iji­toei omenaldi bat egin ge­ni­en, eta garai hartan kritikak jaso ge­ni­tuen. Harremana man­­­tendu dugu berarekin, eta azkeneko diskoan elkarrekin egin dugu kanta bat, berari eskainia gainera, Ezkutari.

Disko berriko abestiak izango dira gehienak?
Nahasketa bat izango da, erdi eta erdi, azkeneko diskoko kan­tuak eta aurrekoak. 25 urteak ospatzeko, keinu bat egin behar diegu aurreko kantu kuttu­ne­nei. Aurreko diskoetan, letra berriak ere, atenporalak ziren. Disko honetan, badira hiru edo lau letra gaurkotasuna dute­nak, eta horretan saiatu dira le­tris­tak, Xabi Paia, Harkaitz Cano eta Amets Arzallus. Arzallusek, esaterako, Fusilatu zituztenei abestia idatzi zuen, 2016an bete ziren 70 urte, eta kapitulu hori ez da itxi oraindik. Letra po­ten­tea da. www.aztarna.eus web orrian, dago diskoko abesti ba­koitzaren azalpen zabala.

Nola dago euskal musika herrikoia?
Uste dugu tradizio bizia dela oraindik. Asko bidaiatu dugu, ezagutu ditugu beste hainbat kultura tradizional, eta ikusi dugu asko hilda daudela. Ale­gia, jotzen dituzte dantzak, dan­tza­tzen ez direnak; museoetatik ateratzen dituzte abestiak, kan­tatzen ez direnak. Gurea orain­dik dantzatu egiten da, eta kan­tatu egiten da; baina askoz ere gutxiago. Egoera kritiko ba­tean gaude. Euskal gizar­teak, orokorrean, zenbait hots, mu­si­ka eta estilo entzuteari utzi dio. Honek jarraitzen badu, da lau erok jarraitzen dutelako. Ustezko irudi bat dago, musika herrikoi eta tradizionalarena; baina horren atzean, oso gutxi dago. Kultur agen­dak hartu bes­terik ez daukagu: apenas dago kontzerturik, mu­si­ka tra­di­zio­na­larena, zara­ta­ren eta rocka­ren inbasioaren aurrean. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!