Sortuk antolatutako solasaldia atzeratu egin zen Ugaitz Errazkin preso hernaniarra aske uztekoak zirela-eta. Hitzordu berria jarri dute orain, solasaldi horretarako. Asteartean, 19:30etan Biterin izango dira Rufi Etxeberria eta Jone Etxeberria, Euskal Errepublika nola lortu izenburupean, etorkizunerako giltzen berri ematen.