Gorrotxategi pelotariaren esku, futbolarien ohorezko sakea

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 26a, 01:00

Urrea lepotik zintzilik bueltatu da Munduko Pelota Txa­pel­ketatik, Aitor Gorrotxa­tegi her­naniarra. CD Hernani klubak zoriondu egin nahi izan zuen larunbatean, eta Na­zio­nal mailako jubeniletako futbol partiduko ohorezko sakea egin zuen pelotariak; 3-1 irabazi zioten gero, Za­rautzi.

Ohorezko sakea eginda, partidua bukatu berri zuen Erre­gional mailako kapitainak, Haritz Lujanbiok, tarta eman zion pelotariari, opari. Oho­rezko erregionalek bana berdindu zuten Eibarren kontra. Euskal Ligako neskek, berriz, 0 eta 2 irabazi, Mariñori. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!