Txistu hotsak, gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 25a, 01:00

Leokadisti Txistulari Taldeak hiruhilean behin, gutxienez, ematen du kontzertua udale­txeko arkupetan, baina gaurkoa, 12:30etan, berezia izango da, Santa Zezilia eguna pasa berri baita.
Aurreko egunetan hainbat emanaldi egin dituzte Goiz Eguzki abesbatzak, Ttarla dan­tza taldeak, Txistulari Ban­dak, Musika Bandak edota ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleek. Gaurkoan, Leokadi­s­ti txistulari taldeak 10 pieza jo­ko ditu: Leitza; Zortzikoa; Idiarenak; Bianditz; Agustin, Xantin ta Juan Joxe; Luzaideko dantza doinuak; Mamma mia; Bagare, Martxa baten lehen notak; eta 104 ilargi bete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!