Ez zioten hutsik egin San Martin egunari, aranoarrek; baina bezperan ospatu zuten, larunbatean, egun osoko festarekin. Eta bereziki, onddoak eta taloak izan ziren protagonista. Goizean, aranoar guztiak bildu ziren Maisuenean, onddo eta perretxikuen inguruko tertuliarekin batera, otarrak ere egiten aritzeko, paper birziklatuarekin. Eta iluntzean, taloak egin eta jan zituzten, adin guztietako herritarrek, giro goxoan.