Biolentzia sexistaren kontra, Aquariumera

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Asteazkenerako Topaketa berezia antolatu du Harituz elkarteak  Donostiako Aqua­rium­ean. Egun osoko jardunaldia izango da, biolen­tzia sexistaren inguruko hausnarketa bultzatzeko, 08:30etatik 18:30etara. Izenematea irekita dago encuentrofeministamadejas@gmail.com helbide elektronikoan.

Bestalde, Harituzek eta Bio­len­tzia Sexistaren aurkako Mata­zak proiektuak aurrera jarrai­tzen dute eta Madrilen izan berri dira; dagoeneko ia 6.000 me­­troko mataza osatu dute, herriz herri.

Hitzaldiak, mahai-ingurua, eta liburu aurkezpena
Biolentzia Sexis­ta­ren kontrako Matazen Pen­tsa­mendu Femi­nis­taren Topa­keta antolatu du Harituz elkarteak asteazkenerako, Donostiako Aquariu­me­an. «Emakume izate hutsagatik emakumeen kontra erabiltzen den biolentziari ikusgarritasuna eman eta horren inguruan hausnartzeko espazioa izan nahi du».

Goizeko 08:30etatik 09:00ak bitartean materaiala banatuko da, eta 09:00etan inaugurazio ekitaldia egingo da, Miren Elgarresta, Isabel Otero eta Sil­via Buabenten eskutik; hurrenez hurren, Gi­puz­koako Foru Aldundiko Berdintasu­neko zu­zendaria, Harituzeko lehendakaria eta Emakumea­ren Insti­tu­tuko zuzendaria. Segidan, 09:30etatik 10:30etara aurreneko hitzaldia emango du Aran­za Camposek: Justizia Pa­triarkala. Zergatik da garran­tzitsua genero ikuspegia?

Bigarren hitzaldia 10:30e­tan hasiko da, Isabel Guerre­rorekin: Hezkuntza sexualaren garrantzia, sexualitatean biolentzia prebenitzeko.
Kaferako tartea izango da gero, eta 12:00etan azken hi­tzaldia, Pilar V. de Foronda­re­kin: Artea eta biolentzia. Akti­bis­tak eta aktibismoak. Hirure­tan moderatzaile lanetan ari­ko da Jéssica Murillo. Goizari bu­kaera emateko, berriz, Vir­ginia Imaz Quijera clownaren emanaldia izango da.

Bazkaltzeko tartea izango da 14:00etatik 16:00etara, eta mahai-ingurua izango da ge­ro, 16:00etatik 17:00etara: Nola jardun arlo publikoan biolen­tzia sexistaren kontra. Tartean, Zorione Etxezarraga Astigarra­gako alkateak hartuko du par­te. Bukatzeko, Ruth Sicilia idaz­learen Mi impenetrable sonrisa liburua aurkeztuko da. Informazio gehiago: encuentrofeministamadejas.wordpress.com.

Matazak, ia 6.000 metro
Biolentzia sexistaren kontrako mataza haunditzen ere segi­tzen du Harituzek. Azaroaren 10ean Valdemoron, Madrilen izan dira Objetivo 50/50 elkarteak antolatutako topaketan. Bertan hartu zuten parte, baita ere, Fuenlabrada, Biar, Uharte, Asturias, Cordoba, Coslada eta Toledoko elkarteek, eta baita Suediako Sticka för fred elkarteak ere. Ia 6.000 metroko luzera dauka matazak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!