25 urteetako lana borobiltzeko festa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Apirilean bete ziren 25 urte herritar talde batek Dobera Euskara Elkartea sortu zuela, eta hori ospatzeko, festa anto­latu du elkarteak gaurko. Baz­kide direnak, izan direnak eta ez direnek hartu ahal izango dute parte.

Burruntzirekin batera, jolasak
Goizeko 11:00etan emango za­io hasiera festari, umeentzako jolas eta tailerrekin. Doberako begiraleen eskutik izango da, eta bertan izango da Latxe al­dizkariko protagonista, Bu­rruntzi! Tilosetan izango da; eguraldi txarra egiten badu, al­diz, Atsegindegin. 

Omenaldia, sortzaileei
Ondoren, eguerdiko 13:00etan egingo diete omenaldia Dobe­ra Euskara Elkartea sortu zu­tenei. Hau ere, Tilosetan egin­go dute eguraldi onarekin, eta bestela, Xalaparta Elkartean. 
Eta bukatzeko, kantu baz­karia egingo dute, Xalaparta Elkartean bertan, Imanol Kamio eta Aitor Atxegarekin batera. 

Abesti eta plater artean, gonbidatu bere­ziak ere izango dira, tartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!