Azaroaren hasieran argitaratu zuten etxebizitzen alokairurako Udalak ematen dituen laguntzen deialdia, eta beraz, dagoeneko egin daitezke eskaerak. Urtarrilaren 7ra arte izango da aukera, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan, ohiko ordutegian. www.hernani.eus webgunean daude eskuragarri deialdia bera, eskaera-orria eta beharrezko dokumentuen zerrenda.