Oceanus haur antzerkia eskainiko dute hurrengo larunbatean, abenduaren 1ean Biteri kultur etxean, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat. Testurik gabeko saioa izango da, 35 minutuko iraupenekoa. Plazak mugatuak dira, horregatik, bi saio eskainiko dituzte, bata, goizeko 11:00etan, eta bigarrena, aldiz, eguerdiko 12:15etan. Bietarako, dagoeneko salgai daude sarrerak, Biteriko harreran.