Txistulariak Arkupeetan kontzertu-zikloaren bueltan urteko azkeneko emanaldia eskainiko du gaur Leokadisti Txistu Taldeak udaletxeko arkupeetan. Eguerdiko 12:30etan hasita izango da emanaldia, eta bertan txistularien ohiko errepertorioa joko dute, baita dantza doinuak eta beste errepertorio batzuk nahastu ere.