Ostiralean beharrean, larunbatez egingo dute oraingoan mikro irekia eta Jam Session saioa Kontrakantxa gaztetxean. Gaur izango da hori, gaueko 23:00etan hasita. Aurrena, mikro irekian aukera izango du edozeinek, taldeka edo bakarka, instrumenturen bat jotzeko. Eta ondoren, Jam Sessiona izango da, «momentuko inspirazioari bide emateko», azaldu dute antolatzaileek.