Harpide ez direnentzat dendetan salgai, Latxe

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Uztailan argitaratu zuen La­txe umeentzako aldizkaria­ren 0 alea Kronikak, eta dato­rren astean argitaratuko du lau­garrena. Ordutik, harpide egi­teko aukera eskaini zaie Uru­mea bailarako herritarrei, eta orain, hainbat dendatan ere eskuratu ahal izango da.

Oraingoz, Hernanin bes­terik ez da zabaldu, baina au­rre­rago, Urumea Bailarako bes­te hainbat txokotan ere, eskaintzeko asmoa dago.

Doberaren gaurko festan ere izango da salgai.

Lau denda, Hernanin

Hain zuzen, lau dendetan es­kuratu daiteke Latxe, Her­nanin: Dorronsoro okinde­gia­ren bi dendatan (Lizeaga ka­lean eta Akarregi poligonoan), Antziola okindegian eta Ikusi Makusi dendan, hain zuzen.

Horrez gain, Dobera-Kro­ni­ka­ren bulegoan ere erosi dai­te­ke, baita Doberaren gaurko festan ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!