Gabonak gertu direla eta, saioa antolatu dute Goizuetan, jostailu eta ipuin ez sexisten inguruan. Etzi izanen da, astelehenarekin, arratsaldeko 17:00etan hasita Xalto eskolan. Bertan landuko dituzte, jostailuak hautatzeko irizpideak, eta betiko ipuinak kontatzeko ikuspegi berriak. Parte hartzeko, aurrez eman behar zen izena, ostegunera arte.