Joan den ikasturteko arrakasta ikusita, berriro eginen dute aurten, Musikari Txikiak izeneko tailerra, Goizuetan. 0-3 urte bitarteko haurrentzako musika tailerra izanen da, eta 2019ko urtarrilean hasiko da. Datak eta ordutegiak, eskariaren arabera zehaztuko dituzte, baina lau saio eginen dituzte. Bertan parte hartzeko, dagoeneko zabalik dago aurre-izenemate epea, datorren ostiralera arte; azaroaren 30era arte. 30 euro dira ikastaro osoa, baina aurre-izenematea doakoa da. Informazio gehiagorako, Goizuetako udaletxera jo daiteke, 672 122 472 telefonora deitu, edota www.aralar.org webgunean sartu.