Ereñotzun taldea osatzeko, Negulekuetan izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Negulekuak antolatu ditu aurten ere, Dobera Euskara Elkarteak; eta Katiluzar Guraso Elkartearekin batera, Ereñotzun ere taldea osatu nahi du. Horretarako, izenematea zabalik dago, abenduaren 14ra arte: Do­be­­raren bulegoan (Larramendi kalea 11, Hernani), dobera@dobera.eus helbide elektronikoan, edo 943 33 27 99 telefonoan. Abenduaren 24tik urtarrilaren 4rako lanegunetan izango dira, 09:00etatik 13:30etara, eta astebeterako (50 euro, bazkideek 40 euro) edo bi asteetarako (90 euro, bazkideek 75 euro) eman daiteke izena. 3-10 urtekoentzat dira Negu­le­kuak; 2008 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat, alegia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!