Ur-Miako barrikotean, etzi arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Beste urte batez, barrikotea egingo dute Ur-Mia elkartean. Gaur zortzi jarri dute horretarako zita, abenduaren 1ean, eta iluntzeko 20:30etan hasiko da afaria.

Bertan egon nahi duenak, aurrez eman behar du izena, eta etzi arte dago epea, astelehenera arte. Hiru bide jarri dituzte aukeran, apuntatzeko: Ur-Mia elkartean bertan, Irrin­tzi tabernan, edota telefonoz, 618 120 383 zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!