Aurreneko bilera gaur, kultur mahaiak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 22a, 01:00

Kultur mahaia sortu eta aurreneko bilera egingo da gaur, Biterin, 19:00etan. He­rri­tar eta kultur eragile guz­tiei irekitakoa izango da.

Maiatzean bukatu zen Udalak martxan jarritako haus­narketa prozesua, he­rri­ko kultur jardueraren in­gu­rukoa, eta ondorioztatu zen, besteak beste, udala eta he­rritar zein kultur era­gi­le­en arteko harremana bul­tza­tze­ko eztabaida-gune edo kul­tur mahaia sortzeko be­harra zegoela.

Kultur mahai horren au­rreneko bilera izango da gaurkoa, eta zehaztuko dira honen funtzioak, helburuak, ikasturterako lehentasu­nak... Diru-laguntzen inguru­an eta sormena sustatzeko dauden asmoez ere hitz egingo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!