Festa bihar, 25 urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 23a, 01:00

Biharkoa ospakizun eguna izango dute Dobera Euskara Elkarteak eta Dobera osatzen eta laguntzen duten bazkide eta herritar guztiek. Izan ere, 25 urte bete dira elkartea sortu zela.

Egun osoko festari goi­zeko 11:00etan emango zaio hasiera. Doberako begiraleek gida­tuta, umeentzako hain­bat jolas, tailer eta dantza saio egingo dira. Eguraldi ona badago, Tilosetan jarri dute zita, eta bestela, Atse­gin­degin. Batean edo bes­te­an, Burruntziren bisita ere ja­­soko dute, eta Latxe aldiz­ka­riak izango dira eskura.

Bestalde, eguerdiko 13:00e­an omenaldia egingo zaie Dobera sortzen lagundu zuten hainbati, Tilosetan bertan; eta eguraldia txartzen bada, Xalaparta elkartean.

Hain zuzen, Xalaparta elkartean borobilduko da fes­ta, kantu-bazkariarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!