Udazkeneko festa haundia, babarrun eta betizu artean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Egun haundia izanen da gaur­koa, Goizuetan. Feria Eguna ospatuko dute, bere 15garren edizioan, eta makina bat postu jarriko dituzte, herrian zehar; guztira, 90-100 postu inguru izanen ditu, azienda, artisau eta nekazal feriak; ho­­rietako asko, herriko jendeak jarritakoak.

Babarrunak eta betizu gisatua, bazkariko menua
Baina protagonismo haun­diena, betizuek izanen dute aurtengoan. Izan ere, azienden erakusketetan bakarrik ez, toki bere­zia egin diote aurten betizuari, he­rri bazkari jendetsuan ere: betizu gisatua jarri dute menuan, eta plateraz gozatzeko aukera izanen dute, 450-500 lagunek.

Betizuaren aurretik, ohi bezala, babarrun jatea eginen dute; eta ondoren, postrea ere izanen da. Txartelak, aurrez erosi behar ziren, Amaia ka­fe­tegian. Osteguna zen azkeneko eguna, erosteko.

Herriko artisauek, makina bat erakusketa goizean
Ferian, bertako azienden protagonismoa haunditzeko egin dute saiakera berezia aurten, baina herriko artisauek ere, tarte ederra izanen dute, goiz osoan zehar: goizeko 10:00etan hasita, ordu laurdenero eginen dituzte erakusketak. Hori horrela, urteroko ekitaldiarekin hasi, eta banan-banan hartuko dute bere tartea: ataka bazterren egileak, sagardogile eta garagardogileak, egur tailan aritzen direnak... Ardien desfilea ez da faltako, ezta trikitilariak ere. Jubilatuen etxekoek ere aurreratu dute, zer eginen duten: artilezko kol­txo­ia urratu eta artilea joko dute, koltxoian sartzeko berriro.

Bazkalorduaren aurretik, giza proba desafioak Lubineko frontoira erakarriko du jendea, 12:30etan: goizu­e­tar talde mis­to bat, Emarriko nesken kontra, ordu laurdeneko saioan.
Arratsaldea, berriz, Bixen­te­ren musikak girotuko du. 

FERIA EGUNA

GAUR, larunbata
10:00etan hasita:  Herriko artisauen erakusketak. Orden honetan eta ordu laurdenero: ustaiak (Artan­txukoak); sagardoa (Yande­nekoak); sifoia (Luixin); egur taila (Garbiñe); ardien itzulia (Olaso eta Domiña); joareak (Be­la­ko); haria (Mikela eta Anttoni); koltxo­iak (Jubilatuak); gaztainak (Koro eta Mertxe); eztia (Jimenez) eta garagardoa (Iñigo). Goizean zehar, trikitilariak kaleetan.
12:30etan, Giza proba, Lubineko frontoi aurrean: Goizuetako talde mistoa, Emarriko nesken kontra.
14:00etan, Bazkaria: babarrun jatea, betizu gisatua eta postrea. Txartelak Amaia kafetegian erosi behar ziren aurrez.
18:30etan: Musikaldia Bixenterekin, udaletxeko orapean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!