Elkarrekin mendi buelta gaur, azaroa bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Familia eta lagun arteko giroan emango diote bukaera azaroari, ereñotzuarrek. Bihar goi­zean elkartuko dira, parkean, mendi irteera egiteko. Goizeko 09:30etan jarri dute zita, elkarrekin abiatzeko.

Añarbeko urtegiaren inguruan egingo du­te mendi buelta, zortzi kilometro ingurukoa. Lasaia eta erraza izango da, desnibelik ez baitauka ibilbideak. Eta beraz, aproposa da irteera, adin guztietako auzotarrentzat.

Sukaldaritza ikastaroan, izenematea zabalik
Abenduan, be­rriz, sukaldaritza ikastaroa egin­go dute, Gabonei begira. Bi saio izango dira, hilaren 12an eta 19an, arratsaldeko 19:00etan hasita. Ur-Mia elkartean egingo dituzte, eta gainera, ber­tan afalduko dute, saio bakoi­tzaren ondoren.

Ikastaroan izena emateko, zabalik dago epea, abenduaren 5era arte. Auzo Udalean egin behar da, eta 25 euro dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!