Txistulari topaketa haundia egin zuten igandean, Baionan, Mugarik Gabeko Txistulariak taldeak antolatuta, eta Euskal Herriko Txistulari Elkartearen babesarekin. 200 bat txistulari elkartu ziren bertan, eta nola ez, hernaniarrak ere han izan ziren, Baionako kaleak animatzen. Bertako txistulari taldea lagun, egun ederra igaro zuten, kontatu dutenez. Haiekin batera, beste herri askokoak ziren bertan: Auritz Berri, Tafalla, Tutera, Iruña, Leitza, Huitzi, Alesbes, Agoitz, Durango, Gasteiz, Lekeitio, Portugalete, Deusto, Mutriku, Legazpi, Getaria, Andoain, Oiartzun, Pasaia, Ustaritz, Baiona, Hendaia...