Sagardoa eta emakumea erakusketa jarri zuen Sagardo Etxeak hilaren 5ean Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, eta bihar arte izango da aukera bisitatzeko. Sagardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein den ezagutzeko aukera ematen du erakusketak, baita transmisioan eta kontserbazioan izan duten papera ere.