Upelio festa antolatzeko, zita

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Etenik gabe dabiltza hilabeteotan Gazte Asanbladako kideak, urteroko pala txapelketa egin zuten duela aste batzuk, eta bihar, ohiko beste zita bat antolatzen hasiko dira: Upelio Festa. Zipotzan egingo dute bilera, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Mus txapelketa, abenduaren 2an
Bestalde, beste ekintza baten be­rri ere eman du Astiga­rra­ga­ko Gazte Asanbladak. Aben­duaren 2rako jarri dute Mus Txapelketarako zita. Arratsal­deko 16:30etan hasita izango da, Zipotza elkartean. 

Horretarako, interesa daukanak dagoeneko eman dezake izena Zipotzan bertan, hilaren 30era bitarte, hurrengo os­tiralera arte.

Bikoteka eman beharko da izena, izena emateko momentuan ordaindu beharko dira, 10 euro bikoteko. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!