Aurkezpena etzi, Errekondok

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Liburu berria argitaratu du Ja­koba Errekondo agronomo eta paisajista usurbildarrak: Landareak Lantzen 2018 gida-liburua.

Astigarragan egingo du aur­­­kezpena etzi, astelehenean. Herri baratzeetan izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Euria egiten badu, aldiz, udaletxeko areto nagusian eskainiko du hitzaldia Erre­kondok.

Euria egiten badu, udaletxeko areto nagusian izango da hitzaldia.

Landareak landatzen hasteko, gida
Hain zuzen, Landareak Lan­tzen 2018 aurkeztuko du, «era erraz eta ulergarri batean es­kainita landareak nola balia­tzen hasi eta ikasteko gida». Horren bueltan, arlo ezberdinak lantzen ditu: baratzea, lorategia, fruitu arbolak eta ba­soa. Eta aldi berean, «alor bakoitzean zein bide jorratu behar diren era xume eta ‘pedagogiko’ batean» azaltzen du.

Urte osoko plangintza aurkezten du bertan, eta aste bakoitzean zer lan egin behar den  eskaintzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!