Euskal selekzioarekin Suizan, Telmo Semperena

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

bio Racer Oiartzun Bike txapelketari dagokion bigarren jardunaldia jokatu zuten au­rreko astean, eta bertan izan ziren, besteak beste, Telmo Semperena eta Jaime Romero junior mailako txirrindulariak, baita Urko Semperena ere, Open mailan. Bakoitzak bina proba egin zituzten.

Bigarren Urko, sailkapen orokorrean
Open mailako txirrindularien kasuan, puntuaketari dagokion proba eta scrachtekoa burutu zituzten; eta bietan izan zen garaile Ilart Zuazu­biskar. 
Scracht proba zenbait txirrindularien arteko esprint polit batekin borobildu zuten. Taldetxo honek, gainera, Doria Carreau frantsesa aurreratzea lortu zuen, helmuga baino pixka bat lehenago. Tartean zegoen Urko Semperena astigartarra, bigarren postua lortu zuena.

Puntuaketari dagokion proban, aldiz, lau txirrindularik hartu zioten buelta osoa pelotoiari; horietatik hiruk jokatu zuten garaipena. Be­rriro ere, Zuazubiskar izan zen garaile 42 punturekin; bigarren egin zuen Enrique Sarcia Martinek, 38 punturekin. 

Urko Semperenak ez zuen bueltarik irabazi, azkenaurreko esprintaren ondoren ihes egiten saiatu zen, baina azkenean, indar falta medio, pelotoiak hartu zion aurrea. Sei­garren izan zen, erdiko esprintekin lortutako 11 puntuei esker.

Egindako lanari esker, bi­ga­rren jarraitzen du Urko Sem­pe­renak sailkapen orokorrean.

Jaime Romero, liderra
Ederki ari dira, Jaime Romero eta Telmo Semperena Junior mailan. Kanporaketa eta puntuaketa-probak egin zituzten beraiek. Aurrenekoan, banaka-banaka joan ziren kanporatzen gainontzeko txirrindulariak; eta azkeneko esprintera arte iri­tsi ziren biak. Azke­nean, Ro­merok gailendu zuen Sempe­rena.

Bigarren proban, aldiz, Asier Pozo izan zen aurrenekoa, Bazpi taldeko Romeroren kideak. 11garren egin zuen Romerok; 12garren, aldiz, Sem­perenak.
Horiei esker, lidergoari eutsi dio Jaime Romerok 62 punturekin; eta bigarren dago Sempe­rena, Pozorekin berdinduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!