Ludoteka irekia gaur, txikienek

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Non gozatua izango dute gaur arratsaldean Astigarragako txi­­­­­kienek; izan ere, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara bitarte egingo dute ludoteka, kultur etxean. 

Xaguxar Aisialdi Taldearen eskutik izango da hori, eta 4 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek hartu ahal izango dute parte.

Hainbat ekintza egingo di­tuzte, besteak beste: tailerrak, eskulanak, jolasak...

Negulekuetako izenematea, luzatuta
Ludoteka bakarrik ez, Gabo­netako Negulekuetan ere buru-belarri ari dira lanean Xaguxar Aisialdi Taldeko kideak. Hila­ren 14an itxi zuten izenematea, baina lekua libre geratu denez,  hilaren 30era arte izena emateko aukera izango dela jakinarazi dute. 

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitarte izango dira Negulekuak, astegunetan, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte, Herri Es­kolan. Dena den, aukera dago 08:00etatik aurrera eramateko; horren truke, 25 euro gehiago ordaindu beharko dira.

Hain zuzen, zerbitzu hau 2006 eta 2014 urte bitartean jaiotako haur eta gaztetxoen­tzat da. 

Hilaren 30era arte ireki dute berriro ere izenematea Negulekuetarako.

40 euro eta hobariak
Haur edo gaztetxo bakoitzeko 40 euro ordaindu beharko dira, nahiz eta hobariak izango diren familia ugari eta bi senidek izena emateagatik.
Izena emateko edo informazio gehiagorako: 943 33 50 64 telefonoan goizez, edo info@xaguxar.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!