Tripontzia Saria, 22873, 21013 eta 16692ak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 27a, 01:00

Gure Esku Dagok antolatutako Tripontzia Udaberriko Sariko zenbaki irabazleak eman dira jakitera: 60.000 euro, 22873 eta Gipuzkoako serieak irabazi ditu; 2.000 euro, 22873 zenbakiaren gainerako serieek; 1.500 euro, 21013 zenbakiaren serie bakoitzak; eta 1.000 euro, 16692 zenbakiaren serie bakoitzak. Bilbon, Getxon eta Hondarribian saldutakoak dira. Sariduna izanez gero, 630 934 008 telefonora deitu edo hernanigureeskudago@gmail.com helbidera idatzi behar da. Hernaniko Gure Esku Dagok eskerrak eman nahi izan dizkie ekimenean parte hartu dutenei: «azpimarragarria izan da hernaniarrok berriz ere erakutsi dugun babesa eta konpromisoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!