Santa Zezilia eguna izan zen ostegunean, eta hori ospatzeko, Musikalean ekimenarekin bat egin zuen Norberto Almandoz Musika Eskolak.
Bertako ikasleek herriko kaleak alaitu zituzten aurrena, eta ondoren, entzunaldiak egin zituzten, Musika Eskolan: trikitixak, pandero-joleek, piano-joleek eta Ken 8 eta Ilargian taldeek eskainiko dute emanaldia.
Joseba Barandiaran plazan izango da kontzertua, 13:00etan.
Txistularien txanda, bihar
Baina hori ez da Santa Zeziliaren bueltan musikariek egingo duten ekarpen bakarra. Bihar izango da Txirriskla taldeko txistularien txanda: Diana joko dute 09:30etan, Foru Plazatik abiatuta; eta ondoren, 13:00etan eskainiko dute kontzertua J. Barandiaran plazan.