Eta, irakurle, egia esango dizut: ez nion taxuzko ezer erantzun. Jakingo balu lau hitz soil horiek nire barruan abian jarri zuten hausnarketa!
Kooperatiba bizitza proiektu gisa ulertzen dugunok, paradigma ezberdin bati erantzuten diogula esango nuke: irabazi ekonomikoa ez bada helburua, haztea ez da horretarako tresna izango. Izatekotan, alderantzizkoa izango da formula: irabazi ekonomikoa tresna baliagarrietako bat bilakatuko da. Ogibideak, elkarlanaren, sinergien, sormenaren, kontziliazioaren edota elkarbizitzaren eskutik ikusten dituzten pertsona gehiago lanean aritzea ahalbidetzeko, alegia.
Egin sarea eta, sarean, ekin: herrian, auzoan, sektorean. Sarea eginda, honezkero hazi zara. Eta, ondoren, nahi baduzu, hazi tamainan ere.
Mikel Olaiz Garmendia
www.tapuntu.eus
Nortasuna Sareratuz:
diseinu grafikoa, marketing digitala,
formazioa eta multimedia.