«Ez dira zenbaki hutsak, gure bizitzak dira!»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Bihar da azaroaren 25a, Ema­kumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Eta salaketa hori, Urumea bai­larako txoko guztietara za­bal­duko dute egun hauetan.

Dagoeneko asko izan dira, burutu dituzten ekintzak. Goi­zuetan, Hondarribiako alarde­a­ri buruzko hitzaldi batekin eman zieten hasiera, aurreko ostiralean, eta indarkeriaren normalizazioaren adibide gisa aurkeztu zuen Ilargi Bengoe­txeak. Aranon, berriz, hel­du­en­tzako ipuin kontaketa mu­si­ka­tua izan zuten igandean, Mun­duko emakumeak izenekoa.

Astigarragako Herri Eskola­ra ere eraman zuten gaia, eta ostegunean, bereziki prestatu­tako dantza bat eskaini zuten. 
Eta Hernanin, hiru zita izan dituzte astean zehar: Burube­ro­ki tailerra, Zaintza Plazara tai­lerra, eta Bel­dur Barik lehia­ketako bideoen emanaldia.

«Gizarte demokratikoetan, onartezina, jasanezina eta eramangaitza da hau»
Biharkoa, manifestazioen eta aldarrikapenen eguna izango da. Astigarragan, bizikleta mar­txa egingo dute herrian barre­na, 11:00etatik 14:00etara, zen­bait txokotan liliak utziz, bik­timak gogoratzeko. Her­naniko Koordinadora Feminis­tak, be­re aldetik, Plaza Berrin jarri du hi­tzor­dua, 13:00etan. Eta Ara­­noar eta goizuetarrak, azkenik, Iru­ña­ko Gaztelu Plazako mani­fes­tazio­a­rekin bat egitera deitu di­tuz­te, 12:00etan, baina Lei­tzan ere badaukate hitzordua, po­te­oa eta bazkaria egiteko.

Eta hain justu, Leitzan ira­ku­rri zuten atzo arratsaldean, aurrenekoz, bihar hamaika to­kitara zabalduko duten adie­raz­pen instituzionala.
Nabarmendu zuten, «indar­keria matxistaren egiturazko izaera, horixe baita gizo­nez­ko­ek emakumeengan dituzten botere-harreman asi­metri­ko­en adierazpenetako bat». Salatu zu­­ten, gainera, genero desber­din­tasuna dela gaur egungo giza eskubideen urraketarik iraun­korrena: «hil dituzten ema­­ku­meak zenbatzea ohiko bihurtu da, ohikoegia, ematen baitu ja­da ohikoa dela ia egunero gizon batek emakume bat hil­tzea. Ia-ia egunero iza­ten dugu erasotuak edo meha­txatuak diren emakumeen be­rri, beren askatasuna muga­tu­rik ikusi eta beldurrez bizitzera kon­de­na­tuta daudenen berri. Hori, gizarte demokratikoetan, onar­tezina, jasanezina eta eraman­gaitza da. Ez dira zenbaki hu­tsak, gure bizitzak dira!».
Eta azpimarratu dute, urte­ro urtarrilaren 1ean, hil dituzten emakumeen «kontagailua ze­ro­­ra» jartzeak, galarazten due­la ikustea genero indarkeriak, «gure gizartean den despare­ko­tasun adierazpen ankerre­nak, 947 emakumeren bizitzak eraman dituela espainiar esta­tuan, 2003az geroztik».

HERNANIN
BIHAR
, Manifestazioa Plaza Berrin, 13:00etan, Hernaniko Koordinadora Feministak deituta. Precious pelikula Gazte­lekuan, 17:00etan.
AZAROAK 27, Hedabideen papera in­dar­­keria matxistaren aurrean: informazioa ala desinformazioa, 18:00etan Biterin. Mugarik Gabe GKEak egindako ikerketaren aurkezpena, eta ondoren, solasaldia Irati Sarasua Arabaolaza kazetariaren eskutik.

ASTIGARRAGAN
BIHAR
, Bizikleta martxa herrian barrena, 11:00etatik 14:00etara. Bi taldetan banatuko dira, eta liliak utziko dituzte zenbait tokitan, emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak gogoratzeko.
BIHAR, Gaiari buruzko saioa gazteekin, Gaztelekuan: kartelak egin gaiari eta egunari lotutako esaldi edota irudiekin; dokumental, esketx eta bideoak ikusi, eta ondoren hausnartu.

ARANO ETA GOIZUETARAKO DEIALDIAK
BIHAR
, Poteo feminista, 13:00etan Leitzako Plazatik. 14:30etan bazkaria, Leitzako Torrea tabernan; txartelak bertan salgai: langabetuek 14 euro, enplegudunek 18 euro. Ondoren, Emakume basatia, Maider Galarza ipuin kontalariaren eskutik.
BIHAR, Manifestazioa, Iruñako Gaztelu Plazan, 12:00etan. Indar­ke­ria Sexistaren aurkako Nafarroako Ema­ku­meen Plataformak antolatuta.
AZAROAK 30, Amonaren istorioak: Amelie. Haurrentzako ipuin kontaketa. 18:00etan, Aresoko udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!