Lehiaketara atera du Goizuetako Udalak, Zubimuxu aterpetxearen kudeaketa; eta etzi arte dago epea, proposamenak aurkezteko. Udaletxeko idazkaritzan egin behar da, goizeko 09:00etatik 12:30etara. Bi urterako izango da kontratua, urtez urte luzatzeko aukerarekin; gehienez ere, bost urtera arte. Urteko balio estimatua 1.487,60 eurokoa da, BEZik gabe. Heriaren erdigunean dago aterpetxea, eta 2012an guztiz berritu zuten. 30 plaza ditu, sukalde-jangela ere bai, eta beste hainbat zerbitzu: egongela, garbiketa gela, ordenagailuak, lorategia...