Independienteren kontra, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Aurreko asteburuan atseden hartu ondoren, lehiara bueltatuko da gaur Hernani, Ohorez­ko Mailan. Eta partidu polita daukate trikoloreek, azkeneko partiduetan erakutsi duten maila berresteko, eta goiko postuak hain urruti ez daudela erakusten jarraitzeko.

Santanderreko Indepen­dien­teren kontra jokatuko dute Lan­daren, arratsaldeko 16:00etan hasita. Talde indartsua da kantabriarra, baina sailkapenari begira, hain urruti ez dagoen horietakoa: lau garaipen lortu dituzte haiek, eta hiru trikoloreek, zortzi partidutan. Gaur irabazita, asko gerturatuko zaizkie, sailkapenean.

Eta garaipen hori ez dute urruti ikusiko, gainera. Ondo erakutsi dute aurten, edozein talderen kontra lehiatzeko gai direla; bereziki etxean, Quesosi irabaztetik oso gertu egon ondo­ren. Zaleen babesa izango dute lagun beste behin, gaurkoa fes­ta bilakatu dadin, datorren as­te­an Ordiziara joan aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!