‘40 euro ordaindu, 50 gastatu’, kanpaina

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 23a, 01:00

Eguberri hauetan Hernaniko 70 denda inguruk Hernani Bonoa kanpainan parte har­tu­ko dute. Hernani Bonoaren bi­tartez, pertsona intere­satuek bonu bat erosiko dute 40 eurogatik, eta automatikoki 50 euro edukiko dituzte kan­painari atxikitako edozein dendetan kontsumitzeko.
Beraz, bonu hauek %20eko aurrezkia emango diete kon­tsumitzaileei eguberriko eros­ke­tetan.  Berriakeko Marta Zu­laica eta Mertxe Jimenezek diote. «Ekin­tza honi esker Eguberri hau­etan 15.000 euro herrian gastatuko dira».

10 euroko bost kupoi eta nahi denean erabili daiteke
Aipaturiko bonua 10 euro­tako bost kupoik osatzen dute. Eros­keta bakarrean erabili ahal izango da gastuaren ara­bera edo banaka, komeni denaren arabera. 

Bonua NANa erakutsiz lor­tu ahal izango da. Pertsona bakoitza NAN batekin edota gehienez bi zenbakirekin joan ahal izango da. Eroslearen datuak eta NAN zenbakia har­tuko dira. 

Kanpainari atxi­kitako den­dek kartel bereiz­garria izan­­go dute beraien era­kus­leihoetan, haiek erraz iden­ti­fikatu ahal izateko. 

Asteartetik aurrera jarriko dira salgai eta urtarrilaren 6ra arte iraungo du
Azaroaren 27tik, abenduraen 5era bitarte jarriko dira salgai 300 Hernani Bonuak eta Biteri kultur etxean erosi ahal izan­go dira ordutegi honetan: Astelehenetik ostiralera 10:00­etatik 12:00etara eta 16:00­etatik 18:00etara. 

Kupoiak balizkoak izan­go dira eskuratu diren egu­netik, eguberri-kanpaina bu­ka­tu arte, urtarrilaren 6a arte. 
Parte­hartzaileen zerrenda www.hernanidendak.eus kontsul­tatu ahal izango da.


Gabonetako argiak jartzeko 12.000 euroko inbertsioa
Aurten Hernaniko Kaxkoak argi gehiago edukiko du Egu­berritan. Berriak elkartea eta Udala akordio batera iritsi di­ra Gabonetako argi gehiago jartzeko. «Jendeak argiztapen gehiago eskatzen zuen, baita merkatariek ere». 12.000 eu­roko inbertsioa egin du elkar­teak kontsumo bajuko argiak jartzeko.  

Erakusleihoen konkurtsoa martxan
Bestetik erakuslehioen kon­kurtsoa jarri dute martxan. 28 dendak hartuko dute parte abenduaren 10etik aurrera. Umeentzako ipuin bat ere kaleratuko da Gabonetarako. 5.000 ale izango dira eta Alai Zubi­men­diren ilustrazioekin dago osa­tua. 

Azkenik, Hernani Txartela erabiltzen duenak erosketak egiteko, Euskal Sagardoaren 100 botila eta 100 ardo botilen zozketan sartuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!