Loteriak eta saskiak, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 23a, 01:00

Herriko hainbat elkartek salgai jarri dituzte dagoeneko, Gabonetako loteriak edota saskien zozketarako txartelak. EAJ-PNVren loteria asteazkenetan erosi daiteke, 18:00etatik 19:00etara, Txirrita kaleko 8an daukan batzokian. Elur Txorik elkartean saltzen ditu 5 euroko partizipazioak, larunbat eta igandetan 11:00etatik 13:00etara. Odol emaileek Portalondon daukate loteria salgai. Atletismo elkartearena, berriz, Conde kioskoan, Inaxi gozoki dendan, Gunea garagardotegian, Deportivo tabernan eta lokalean erosi daiteke. PSE-EEk ere salgai dauzka 5 euroko partizipiazoak eta 20 euroko dezimoak, Laiztiaga auzoko 8 zenbakiko egoitzan. Dobera Euskara Elkarteak 5 euroko paritzipazioak dauzka salgai, Larramendi 11ko bulegoan. Goiz Eguzki jubilatu etxean, berriz, abenduaren 14ra arte erosi daiteke loteria, eta horrez gain, Gabonetako lau saski zozketatuko dira abenduaren 21ean, eta parte hartzeko bulegotik pasa eta karneta erakutsi besterik ez da egin behar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!