‘Bizi(h)itza’ eta ‘Titi puntak’, bi irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 23a, 01:00

Beldur barik ikus-entzu­nez­koen lehiaketako sari bana­keta nagusia bihar egingo da, Gasteizen, baina gaur, Her­naniko sariak ba­natuko dira, 18:30etan Bite­rin.

Indarkeria sexistari aurre egi­teko beldurrik eza susta­tzen duen programa da Beldur Ba­rik, eta bes­te­ak beste, lehiaketa antolatzen du­te, gazteek jarrera hori oi­na­rri hartuta ikus-entzunezko lanak egin ditzaten.

Eta Hernaniko sariketan garaileak Bizi(h)itza (Elena Mujika, Ekain, Naia eta Alaitz Barrenetxea, Eider Goikoetxea eta Intza Pagola) eta Uxue Bereziartuaren Titi puntak lanak izan dira. 150 euroko sari bana, irabazi dituzte bi bideo hauek. Aurkeztutako bideoak eskai­niko dira. 12 eta 17 urtekoek eta 18 eta 26 urte artekoek partehartu dute. 

Autobuserako eta botoa ­ema­teko, interneten
Sari banaketa nagusia, berriz, Gasteizen egingo da bihar, eta autobusa jarriko da bertara joateko. Izena ema­teko: www.beldurbarik.org.

Manifestazioa eta solasaldia
Igandean 13:00ean aterako da manifestazioa Plaza Berritik, Hau ez da justizia lelopean. Eta asteartean, 18:00etan Biterin: Hedabideen papera indarkeria matxistaren aurrean: infor­mazioa ala desinformazioa solasaldia egongo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!