Udazkenero bezala, Goizuetako Feri Egun haundia eginen da aurten ere. Larunbatean izanen da, goizeko 10:00etan hasita. Herriko artisauen erakusketak izanen dira, ordu laurdenero: ustaiak; sagardoa; sifoia; egur taila; ardien itzulia; joareak; haria; koltxoiak; gaztainak; eztia eta garagardoa. Eguerdiko 12:30etan, berriz, Astgarragako Emarri neska taldearen eta Goizuetako talde mistoaren arteko giza proba eginen da. Eta babarrun eta betizu jatearen ondoren, 18:30etan Bixentek jarriko du musika.