Xake mate, eta saria

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 22a, 01:00

Pertsonen hezkuntzan eta izaeran xakeak izan ditzakeen onurak garatzeko erakundea da ADADAE, eta xakea hizpide izango zuten ipuin lehiaketa antolatu du. Iñigo Legorburuk irabazi du euskerazko atalean, Babilonia ipuinarekin. Gerra Zibilean Aritxulegi eta Aiako Harrietan ibilitako Trabajadoriak langile batalloia eta Oarsoaldeko Babilonia batalloia dira protagonista. Frankisten esklabu, karreterak eta tunelak egitera kondenatuta zeuden. Xake partida salbaziorako giltza izango da. Gaztelaniaz­ko atala Argentinako Juan Carlos Brusascak irabazi du, eta gazteen mailan, Mauricio Jarufe peruarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!