Bazkari baten bueltan elkartu, eta Paollako eskolan ibilitakoen kontuak gogora ekartzeko asmoz hasi dira antolaketa lanetan Sagrario Legarreta eta Joxan Pagola.
Bazkari hori antolatu edo ez erabakitzeko, ordea, baldintza jarri dute: abenduaren 31rako gutxienez 30 edo 40ren bat lagunek bazkaritarako prest leudekela azaltzea. Telefonoz deitu behar da horretarako, 699 297 660 (Sagrario) edo 669 177 505 (Joxan) zenbakietara.
Bazkaria noiz eta non, aurrerago
Horrela azaldu dizkiete beraien asmoak Kronikari. «Asmoa da Paollako eskolan ikasten ibilitakoak elkartzeko bazkaria bat antolatzea. Orain dela urte batzuk egin omen zuten bat».
Nahikoa jende prest dagoen jakin nahi dute aurrena, eta gero erabakiko da non eta noiz egin bazkaria: «izan liteke Hernani aldean, edo Araba edo Bizkaia aldean. Jakina, beste lekuren bat ere proposatu daiteke».