Mintzodromoan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 20a, 01:00

Ostiralean bukatuko da epea, Mintzodromoan parte hartzeko. Urtero bezala, Udal Euskal­tegiak hilaren 29rako antolatu du, Euskararen Egunaren harira; Biterin euskeraz hitz egiteko aukera izango da, 10:00etan eta 19:00etan. Izena emateko: euskaltegi@hernani.eus edo 943 33 18 96.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!